2011/02/28

Van Gogh



Beste bueltatxo bat proposatzen dizuet. Orain Amsterdameraino joango gara 
Van Gogh Museoa ezagutzera.

Web orriak hizkuntza hautatzeko aukera ematen du. 
Margolanak ikusi ahal izateko, THE MUSEUM sakatu eta Permanent collection atalean ikusiko ditugu.

Casa Batlló




Ostiralean Donostian izan ginen Gaudí - La Pedrera izeneko erakusketa ikusten. Historia eta Plastika klaseetan ikasitakoa birpasatzeko aukera izan genuen bertan eta baita gauza berriak ikasteko ere. 
Modernismoaren beste obra famatu batzuk aipatu ditugu gelan. Hemen Gaudíren beste obra bat aurkezten dizuet, Batlló Etxea, Eiderren gustokoa dena. Bartzelonako Gracia Pasealekuan aurkitzen da, La Pedrera bezala. 

Ikasketa bidaian Bartzelonatik pasako zarete eta ez dakit denbora (gogoa?) nahikoa izango duzuen bisitan joateko. Baina orain bai,  bueltatxoa eman dezakuzue. Disfrutatu!